Ibon Mugertza, kirola zainetan

Itzea Urkizu Arsuaga 2015ko urt. 26a, 14:06

2014. urteko zenbait kirol jarduera bideo batean bildu ditu Ibon Mugertza tolosarrak.

Gainditzearen eredu da Ibon Mugertza, TOLOSALDEKO ATARIAk iaz egindako erreportajeak azaldu bezala. Duela zenbait urte izandako istripu baten ondorioz, gorputz-atal fantasmaren mina izeneko gaixotasuna utzi zion, eta kirola izan du sendagai bakar.

Surfa egiteko betidanik izan duen afizioari eutsi dio eta, horrekin batera, erronka berriak jartzen dizkio bere buruari, slackline-a, skate-a nahiz eskalada bezalako kirolak eginez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!