Berazubiko harmaila zaharrei agur

Ataria 2015eko urtarrilaren 23a

Berazubi Estadioa eraberritzeko lanen bigarren fasea hasi dute gaur. Harmaila zaharrak eraitsi dituzte, eta beren ordez korri egiteko pista estali bat egingo dute, hiru kalerekin.

Aldaketa ugari izango ditu:

  • Paper kale aldeko horma eraitsiko dute, eta, Oria ibaiaren aldean bezalaxe, hesia jarriko dute
  • Teniseko pista eraberrituko dute eta, horrekin batera, lehenengo fasean eraikitako padel pistaren ondoan beste tenis-pìsta bat eraikiko dute, homologatua.
  • Pertika-jauzia egiten dutenek ere izango dute entrenatzeko txokoa Berazubin, jada zaharkitua dagoen gunea berritu eta erabiltzeko egokituko baitute.
  • Lehen igerilekua zegoen tokia txukundu egingo dute
  • Berazubi auzotik estadiora sartzeko ate nagusia ere txukundu egingo dute: Ezingo da bertatik estadiora sartu, baina estalpe txiki bat jarriko dut bertan, futbol partidak hortik ikusteko ohitura dutenek lekua mantendu dezaten.
  • Berazubi aldeko harmailak kendu eta 80-85 metro inguruko korri egiteko pista estalia jarriko dute, entrenatzeko. Aldamenean, berriz, hondarrezko putzua jarriko dute. Pista estaliak zokalo bat izango du eta gainontzekoa sare batekin estaliko dute, bertatik futbol partidak ere ikusi ahal izateko.

Fase honetarako aurrekontua 775.771 eurokoa izango da, eta zatirik nabarmenena Gipuzkoako Foru Aldundiak finantziatuko du, 600.000 euroko diru laguntza jarri baitu proiekturako. eta gainontzekoa sare batekin estaliko dute, bertatik futbol partidak ere ikusi ahal izateko

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!