Zezen plazarako sarrerak erosteko egunak eta orduak

Ataria 2015eko urtarrilaren 23a

Zozketa bidez egingo da zezen plazako palkoen banaketa, eta bertan parte hartu nahi dutenen izenak biltzen hasiko dira astelehenean. Ostegunera arte izango dute denbora, 16:00etatik 20:00etara kultur etxean.

Datorren ostiralean, hilaren 30ean, egingo da zozketa jendaurrean, kultur etxean 20:00etan. Zozketan parte hartzeko beharrezkoa da 12 lagunez osatutako zerrenda betetzea ondorengo datuekin: izena eta 2 abizenak, eta NAN zenbakia. Zerrenda ezberdinetan izen bera azalduz gero, berriz, zerrenda horiek guztiak zozketatik kanpo geratuko dira.

Sarrerak, otsailaren 2tik aurrera
Sarreren erdiak, berriz, otsailaren 2tik 5era jarriko dituzte salgai www.bibe.me webgunean, agortu arte. Beste erdiak, Leidorreko leihatilan jarriko dituzte otsailaren 9tik aurrera, 16:00etatik 20:00erako ordutegiarekin.

Sarrerak 4 egunetarako izango dira:

2015/02/12 - Ostegun Gizena
2015/02/15 - Zaldunita
2015/02/16 - Astelenita
2015/02/17 - Asteartita

Prezioak, berriz, honako hauek:

Lekua Internet Leihatilan
TENDIDOA Orokorra: 2,15€
<16 urte: 1,10€
Orokorra: 2,00€
<16 urte: 1,00€
HARMAILA 2,15 € 2,00 €
PALKOA (2,5€/pertsonako)   30,00 €

Bai leihatilan eta bai internet bidez, bakoitzak gehienez 10 sarrera erosi ahal izango ditu, eta ezingo dira ez itzuli ez eta aldatu ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!