Antzekotasuna edo plagioa?

Ataria 2015eko urtarrilaren 22a

Pasa den urteko Inauterietako kartel alternatiboa eta aurtengo Irungo inauterietako kartel ofizialak antzekotasun handia dute. Kasualitatea ote?

Joaquin Muñoz Sandiaren 'A todo color' kartelak iragarriko ditu aurten Irungo inauteriak. Aurkeztu dituzten 14 lanen artean hoberena dela erabaki du konpartsek osatutako epaimahaiak.

Baina pasa den urtean Box.A Arte Elkarteak antolatutako kartel alternatiboaren lehiaketa irabazi zuenaren antzekotasun ugari ditu. Aiora Astiz tolosarrak irabazi zuen lehiaketa hori.

Sardinak, inauterietako kartelak iragartzeko oso erabiliak
Antzekotasuna nabarmena da, baina sardina inauteriak iragartzeko karteletan ohiko elementu dira. Interneten arakatzen ibili ostean, hainbat topatu ditugu:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!