12 trafiko laguntzaile kontratatuko ditu Tolosako Udalak inauterietan

Ataria 2015eko urtarrilaren 20a

Otsailaren 15etik 17ra Udaltzaingoari laguntzeko 12 pertsona kontratatu behar ditu Tolosako Udalak. Dagoeneko eskaerak bidaltzeko aukera dago.

16 urte beteta izatea da hautaketa prozesuak parte hartzeko baldintzetako bat, eta lehen mailako lanbide heziketa edo baliokideren bat izatea. Euskara jakitea ere beharrezkoa da, eta maila ziurtatzeko Euskarako Zerbitzu Teknikoak probak jarriko ditu otsailaren 4an, udaletxean bertan. Irakurri oinarri guztiak.

Interesadunek 2015eko urtarrilaren 30eko 13:00k arte dute eskaerak aurkezteko aukera. Tolosako Udaletxeko Informazio eta Erregistro Bulegoan eta tolosa.eus orrian eskuratu ahal izango dira eskaera orriak. Eskaerarekin batera NANa eta eskola tituluak aurkeztu beharko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!