Hiru zati eta hiru puntu

Asier Imaz 2015eko urtarrilaren 19a

Tolosa CF-ek 2-1 irabazi dio Hernaniri Berazubin asko sufritu eta gero. Balio handiko hiru puntu eskuratu ditu. Pablo Zumeta izan zen partidako hoberenetako bat, berak sartu zuen bigarren gola. Zumetak berak eta Iker Dorronsorok neurketa amaieran Ataria Irratiarentzat hitz egin zuten.

Tolosa CF taldeak asko sufritu zuen igandean, Berazubin. Bigarren itzuliko lehen partida zen, eta urdinak ongi atera ziren zelaira, jokoan nagusitasuna erakutsiz. Hernanik lau jokalarirekin bi lerro egin zituen, eta zortziak atzean sartuta jarri zituen. Presioa, bi aurrelarik bakarrik egiten zuten. Horrela, lasaitasunez mugitu zuen baloia Tolosak, eta 18. minuturako 2-0 zihoan markagailuan. Goleatzaileak, Gorka Blanco eta Pablo Zumeta izan ziren.

Lehena kapitainak lortu zuen, Aitorren erdiraketa eder bati ukitua emanaz. Blancok Urtziren besokoa atera zuen gola ospatzerakoan.

Bigarrena erdiko atzelariak lortu zuen, Beñatek kornerra ederki atera ondoren lehen zutoinera. Bederatzi minutu lehenago, jokaldi berdina egin zuten bi protagonistek, baina orduan Hernaniko atezainak ozta-ozta bota zuen balioia kanpora.

27. minutuan iritsi zen Hernaniren gola, Unairen burukada eder baten ondoren. Kornerra ederki atera zuten kanpokoek, eta atzelaria, indartsu sartu zen errematera. Ez zuen oztopo handirik aurkitu, baina gola txalotzekoa izan zen.

Hernanik aurrera egin zuen orduan. Lehen bi jokalarik egiten zuten presioa, seirekin hasi ziren egiten. Urdinek bi pase jarraian egiteko zailtasunak zituzten, eta atzean sartu ziren. Bigarren zatian gauzek bide beretik jarraitu zuten, eta 48. minutuan kanpotarrek berdinketaren gola gertu izan zuten. 16. minutuan aldatu zen dena, lehen bi aldaketekin. Tolosak baloia berreskuratu zuen, eta asko sufritu arren, hiru puntuak etxean gelditu ziren.

Pablo Zumeta: "Maila honetan sartzen dudan lehen gola da"

Iker Dorronsoro: "Bigarren itzulian, lehenengo itzulia hobetu nahi dugu".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!