II. Boulder txapelketa burutzen ari dira Usabal kiroldegian

Maier Ugartemendia 2015ko urt. 17a, 17:31

30 pertsona inguru Usabal kiroldegian dagoen boulderrean  lehiatzen ari dira; gazteak eta helduak proba ezberdinetako klasifikazioa pasa behar dute finalera iristeko

Duela lau urte egin zuten lehen txapelketa, eta aurtengoa bigarrena da. Iñaki Salabaerria antolatzaileetako baten esanetan "lan handia" suposatzen baitu horrelako txapelketa bat antolatzeak. Hala ere, eskualdean afizioa dagoenez, aurten ere erronkari eustea pentsatu dute. Boulderra eskaladako modalitate bat da, Salaberriaren esanetan "gogorrena" eta agian, horregatik, ez da hain ezaguna baina eskualdean praktikatzeko aukera dago Usabalen.

16:00etan hasi da txapelketa, eta lehenik gazteenak aritu dira 45 minututan 10 bloketako lana egiten. Jarraian, helduak hasi dira 4 bloketako lana egiten, klasifikazioa lortzeko. Horiek amaitutakoan gazteen finala jokatuko da eta azkenik helduen finala. Edonola ere, giro polita sortu dute Usabal kiroldegian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!