2015/02/21 00:00
Goizeko 7:15etan atera Hernaniko tren geltokitik, lehen zatia errepidetik joan Pardiola baserri ingururaino, gero bidea pista bihurtzen da eta Muniskoko megalitoen ondotik Onddi mendira igo, bertatik Adarrara joan eta hemendik Aizkorrikoko mendira, bertatik Otitako aparkalekura jeitsi Idoiaga baserri ondotik pasata eta Plazaolako bidea jarraitzen Andoainera iritsi. Andoainetik Buruntza mendia igo eta gero Santa Barbarara igo Hernanira bueltatu aurretik. Ibilbidea 10-11 ordukoa izango da.
Gero nahi duenak Itxas Buru sagardotegian. 30€ aurreratu behar dira elkartean edo ondorengo kontuan: Laboral Kutxa 3035 0028 11 0281141038 Izena emateko 688 698642 telefonoan edo info@oargi.org, apuntatzeko azken eguna otsailak 12 edo 20 plaza bete arte (sagardotegira apuntatu nahi duenak) edo otsailak 19 irteerara bakarrik joan nahi duenak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?