Zaletuen behar handian

A. Imaz 2015ko urt. 15a, 10:09

Partida gogo handiz eta ilusioarekin  prestatu genuen baina hasiera kaxkar baten ondorioz, lehen 20 minututan 3 gol jaso genituen. Urte osoko dinamika negatibo honi ezin buelta eman.

Ez genituen eskuak jaitsi, eta borrokatzen jarraitu genuen, gainera baloia ondo mugituz. Lehen zatia bukatzear triangulazio baten ondorioz, eskubitik eramandako jokaldi batean, Mar atezainaren aurrean gelditu eta bere jaurtiketa zutabera joan zen.


Bigarren zatia hasi bezain laster, beste gol bat jaso genuen. Ondoren, asko hobetu genuen eta 2-4 jartzea lortu genuen, kontutan izanda aurkaria liderra zela. Beste gol bat sartzeko aukerak ere izan genituen, baina bukaeran beraiek egin zuten bosgarrena.


Taldea oso ondo lehiatu zen, eta joko bikaina erakutsi zuen. Golak Maddi Garikanok eta Ainhoa Bengoetxeak sartu zituen.


Orain bigarren itzulia hasten da. Jarraian ditugun lehen zazpi partidak garrantzi handikoak izango dira, gure inguruko aurkariak izaki. Zulotik atera edo ez jokatuko dugu. Hurrengo jardunaldia berriro etxean jokatuko dugu, larunbatean, 15:30ean Usabalen. Aurkaria Santurtziko Peña Athletik izango da. Afizioari dei egiten diogu, gure jokalariek inoiz baino laguntza gehiago behar baitute. Aupa Neskak!


Garaipena, infantilena
Euskal Ligako taldearen harrobiak ez zuen asteburu ona izan. Jubenilek berdindu egin zuten etxean, Aloñamendiren aurka. Ainhoa Garikanok sartu zituen bi golak. Kadeteek Eibarren aurka galdu zuten, 3-1. Urdinen gola Zuriñe Iglesiasek sartu zuen. Infantil A taldeak atseden jardunaldia zuen, eta B taldeak garaipena lortu zuen Ordiziaren aurka etxean, 4-1. Kasu honetan, Ainhitze Aranalde, Lore Etxaburua, Irene Etxaburua eta Lorena Zumeta izan ziren goleatzaileak.


Emaitza hobeak izango dira ziur asteburu honetan.

EUSKAL LIGA
Tolosa CF      2
Eibar            5

JUBENILAK
Tolosa CF      2
Aloñamendi   2


KADETEAK
Eibar          3
Tolosa CF    1

INFANTILAK
Tolosa CF B    4
Ordizia          1

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!