Biurrun izango da berriz ere Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko lehendakaria

Ataria 2015eko urtarrilaren 13a

Garbiñe Biurrun Tolosako epaileak gaur hartu du EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko lehendakaritza. Kargua berresteko ekitaldian euskararen alde egingo duela esan du eta jurisdikzioan euskararen normalizazioaren alde lan egingo duela nabarmendu du. Honekin  batera, prozesuen iraupena murrizten saiatuko dela ere esan du.

Era berean, onartu du 2011 eta 2012. urteetan milaka gai pilatu direla auzitegian eta beraz, prozesuen erantzunak atzeratu egin direla. "Honek ondoeza eragin du epaile eta magistratuen artean", esan du. Azken bost urteetan egindako lanari jarraipena emango diola ere esan du epaile tolosarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!