135 arraunlarirekin hasiko du denboraldia TAK arraun taldeak

Mikel Iraola 2015ko urt. 12a, 15:54
Argazkiak: Olatz Artola

Igandean aurkeztu zituzten talde guztiak, eta Oria ibaian erakustaldia eman zuten. Asteburuan ekingo diete denboraldiari, eta 11 taldek lehiatuko dute. Anjel Larrañagak Ataria Irratian esan duenez, arrauna "osasuntsu dago eskualdean".

Itsasorik ezean, ibaia erremedio. Ideia hori baliatuz ekin zion TAK Oriak Tolosaldean arrauna zabaltzeko ibilbideari. Urtetan eginiko lana egonkortu da azken urteotan, ibaian joan-etorrian ibiltzen diren gazteen kopurua begiratu besterik ez dago.

Aurten 135 arraunlarirekin ekingo dio denboraldiari TAK-ek. Guztira 11 taldek hartuko dute parte banderen lehian, baina Sabino Alijostes presidenteak azaldu moduan, "talde gehiago ateratzeko aukera" ere badute: "Estropada bakoitzera soilik bi batel eraman ditzakegu eta txandaka erabiltzen ditugu. Bat gehiago eraman ahal izateko beste furgoneta bat, eta beste atoi bat beharko genituzke. Ez dugu dirurik horretarako eta daukagunarekin konformatu behar".

Datu horiek, ordea, kontent egoteko modukoak direla ere aitortu du Anjel Larrañaga klubeko entrenatzaileak: "Gipuzkoa mailan Orio bezalako klub batek gainditzen gaitu, askoz gehiagok ez. Tolosako eremuak ere ez du gehiagorako ematen, hori da pena. Baina ondoren bidea jarraitzeko aukera dute gaztetxoek" dio. 

Igandean abiatuko dute denboraldia Donostiako Urumea ibaian. Bertan Gipuzkoako Batel Ligako lehen jardunaldia jokatuko dute. Martxoaren amaierara bitarte, 12 estropada jokatuko dituzte, eta apirilean zehar, Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako txapelketetan lehiatuko dute.

Taldeei dagokienez, hauexek dira parte-hartzaile guztiak:

INFANTIL NESKAK

Laiane Izagirre, Malen Aranburu, Izaro Arregi, Maialen Artola, Eire Carretero, Ane Egues, Iune Galarraga, Yeray Garcia, Laiene Gil, Laura Gorostiaga, Irati Hernandez, Ane Iraola, Janire Izagirre, Laida Jauregi, Irati Liceaga, Irati Manterola, Arianne Martinez, Itsaso Otaegi, Uxue Rabanedo, Maddi Rodriguez, Irati Romero, Izaskun Sarasola, Zuhara Telletxea, Eider Zubeldia eta Uxue Zuriarrain.

INFANTIL MUTILAK

Manex Balerdi, Xabier Collado, Bittor Urkizar, Ion Agirre, Oiher Altzelai, Mikel Areizaga, Iosu Arregi, Asier Artola, Irai Colas, Ion Elizaran, Ion Eraso, Hariz Errazkin, Urko Herrera, Oiher Izagirre, Eñaut Izagirre, Asier Marquez, Mañel Savarredi, Ioritz Ugartemendia, Iñaki Etxeberria eta Ander Recondo.

KADETE NESKAK

Oihana Alkain, Irune Altuna, Naia Arnaez, Naroa Leonet, Malen Oyarzabal, Maider Perez, Ainhoa Tolosa, Alaia Ugalde eta Nagore Urdanpilleta.

KADETE MUTILAK

Ekain Apaolaza, Ibai Arana, Imanol Arregi, Ander Balerdi, Euken Ballestero, Andoni Bartolome, Eneko Eraso, Asier Gorostidi, Asier Lizarribar, Iñigo Maiz, Hodei Manterola, Meñat OIz, Imanol Olasagasti, Mikel Sorarrain, Haritz Ugartemendia, Andatz Urkola, Luar Yustos eta Eñaut Zumeta.

JUBENIL NESKAK

Nerea Perez, Ane Sanchez, Iranzu Tolosa, Saioa Txapartegi, Mireia Vicente, Andrea Zumeta eta Maider Zumeta.

JUBENIL MUTILAK

Iker Dorronsoro, Julen Eraso, Julen Garate, Endika Garcia de Iturrospe, Nabil Haimane, Iosu Leonisio, Mikel Malcorra, Joseba Ochoa, Urtzi Otaegi, Martin Rekondo, Imanol Toledo, Gorka Txapartegi eta Ioritz Zalakain.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!