2015/01/21 22:30

Babadook + film laburra

Babadook + film laburra
Leidor antzokia, Tolosa

(Jennifer Kent) 95 min.

Bere senarraren heriotz bortitzaren ondoren, Amelia (Essie Davis) ez da oraindik errekuperatu, baina Samuel hezi beharra dauka (Noah Wiseman), bere sei urteko semea. Samuelek ametsetan munstro bat ikusten du, bera eta bere ama hiltzeko mehatxua botatzen dio munstroak gainera, bera izututa bizi da. Bapatean, bere etxean "The Babadook" ipuin liburu kezkagarri bat azalduko da. Samuelek argi du Babadook bere ametsetan azaltzen den munstroa dela.

------

Film laburra: Rare Exports Inc. (Jalmari Helander) 8 min. 

Jatorrizko bertsioa. Euskarazko azpidatziak

1793az geroztik onenak. Zalantzarik gabe sektoreko enpresa liderra. Urteetako esperientzia. Haiek bezain hoberik ez da iparraldeko lur barkatuetan egoera basatian bizi diren izaki bitxi horiek atzemateko. Eta ondoren dator zailena: heztea.

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!