2015/01/10 19:30
(Alvaro Brechner) 95 min.
Bigarren Mundu Gudaren ondoren (1939-1945) Jacobo Kaplan judutar zaharrak Hego-Ameriketara ihes egin zuen. Bere rabinoarekin, bere komunitatearekin, bere familiarekin eta bere bizitzarekin atsekageturik; eta hil eta inork gogoratuko ez duenaren ustea izanik, ia 80 urte dituela, polizia ohi baten laguntzarekin bizitza hankaz gora jartzea erabakitzen du. Ezohiko abenturari ekingo dio: aleman zahar bat harrapatzea, uste duelako nazien nagusi ohia dela. Bere helburua Israelera eramatea da. Honela judutar komunitatearen harrotasuna eta duintasuna berreskuratzen lagunduko du.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?