Gabonetako pinuak bilduko dituzte astelehenean

Tolosaldeko Ataria 2015eko urtarrilaren 8a

Hondakin organikoen edukiontzien alboan utzi beharko dira pinu naturalak.

Gabonak pasa ondoren, festak apaintzeko erabilitako pinu naturalak bilduko dituzte Tolosan, datorren astelehenean, hilak 12an.

Horretarako, datozen egunotan pinuak edukiontzi marroien aldamenean uztea nahikoa izango da, eta mankomunitateko biltzaileek jasoko dituzte bertatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!