Ogi Berri Migel Soroa, bigarren kanporaketa

Asier Imaz 2015eko urtarrilaren 7a

Migel Soroaren oroimenezko III. Ogi Berri pilota txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko da larunbatean.

Tolosako Beotibarren hiru partida ikusteko aukera egongo da, 16:30etik aurrera. Jubeniletan, Petite-Anduaga eta Etxeberria-Iruritaren artekoa; etorkizunekoetan, Espinal-Martija eta Zubiria-Mariezkurrenaren artekoa, eta nagusietan, Santxo-Aizpitarte eta Dario-Perezen artekoa. Irabazleek aurrera egingo dute, eta galtzaileak txapelketatik kanpo geratuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!