Harrobiko taldeek iragan asteburuan atseden hartu zuten. Ez ordea kadete taldeko bi jokalarik, Realarekin jokatu baitzuten jai egun horietan. Maria Herrero eta Izarne Sarasola Tolosako jokalariek Aretxabaletako Torneoa jokatu zuten txuri-urdinen infantilekin, eta txapeldun gelditu ziren. Tolosa CF taldetik bi haurrak zoriondu dituzte, bizitako esperientziagatik, eta lortutako sariagatik.