Elkartasunak bizia emango die txotxongiloei, igandean

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko urtarrilaren 2a

Topic solidarioa egitasmoa martxan jarri dute gabonetan, beste behin.

Tolosako Topic zentroak, bere ohiko jardunari elkartasuna gehitu dio gabonetan, beste behin ere. Horrela, igandean biribilduko dute proiektua, Zergatik bizi da basoan txanogorritxoren amona? txotxongilo emanaldiarekin.

18:30etik aurrera, Donostiako Txotxongilo konpainiak lau urtetik gorako haurrentzako saioa eskainiko du, eta ikuskizunaz gozatzeko sarrerak ez dira diruz ordainduko. Herritarrek galkorrak ez diren jakian eraman beharko dituzte Topic-era, eta janariaren truke ikuskizunerako sarrera eskuratuko dute. Ondoren, Topic zentroak Tolosako Caritas erakundeari bideratuko dio janari guztia, gehien behar dutenek oinarrizko elikagaia izan dezaten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!