Realaren Gabonetako txapelketa Tolosako alebinek irabazi dute

Mikel Iraola 2014ko abenduaren 26a

Alebin tolosarrek Kostkasen aurka jokatu zuten finala Realak Zubietan dituen instalakuntzetan. Hutsean amaitu zen norgehiagoka eta penaltietan lortu zuten garaipena.

Hamabigarren urtez jokatu da txapelketa, mila ume inguruk hartu du parte. Eskualdetik ere Intxurre, Billabona eta Danenak hartu dute parte.

Tolosa H multzoko lehen postuan sailkatu zuten lehen fasean. Jokatutako partida guztiak irabazi zituen: 1-0 Zumaiakori; 2-0 Herrerako Sporting-i; 2-0 Usurbili; eta 5-0 Allerruri. Bigarren faseko bi neurketak ere irabazi zituzten tolosarrek, Mundarro eta Eibarri, 2-0eko emaitzarekin biak. Finalaurrekoan 1-1 egin zuten Martuteneren aurka, eta hemen ere bai penaltietan lortu zuten aurrera egitea. 

Eskualdeko beste hiru taldeak lehen fasean kanporatu zituzten. Intxurrek neurketa guztiak galdu zituen: 0-1 Sanpedrotarraren aurka; 1-0 Kostkasen aurka; 0-3 Aretxabaletarekin eta 4-0 Beti Onaren kontra.

Billabonak hirugarren amaitu zuen, partida bakarra irabazi (0-2 Hondarribiari), beste bat berdindu (0-0 Amaikak Bat-en aurka) eta bi galdu ostean (1-2 Martuteneren aurka, eta 0-3 Oreretaren aurka).

Danenak ere hirugarren egin zuen taldekako fasean. Oiartzunen aurka hutsean berdinduaz hasi zuen txapelketa; Urolari 1-0 irabazi zion ondoren, eta 0-1 galdu zuen Mundarroren aurka hirugarren eta azken partidan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!