Irene San Sebastianek txirrindularitza utziko duela jakinarazi du

Mikel Iraola 2014ko abenduaren 26a

Txirrindulari tolosarrak bere kirol ibilbide profesionalari agur esango dio 24 urterekin. Aurrerantzean, bere ikasketekin erlazionatutako proiektuetan zentratu nahi duela azaldu du, arkitekturan, hain zuzen ere.

Albisteak harridura sortu du zaleengan, izan ere, San Sebastianen bere ibilbideko urterik oparoena izan da 2014a. Espainiako txapelketan bigarren izan zen; Cholet Pays de Loire lasterketan zortzigarren egin zuen eta Omloop Het Nieuwasblad-en berriz, 11. egin zuen.

2008an junior mailako errepideko nahiz erlojupeko Espainiako txapeldun izatera ere iritsi zen. Azken bi urteotan Bizkaia-Durango taldean aritu da.

Sare Sozialetan ere oihartzuna izan du albisteak. Hona hemen mezu horietako batzuk:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!