Mikel Arruabarrena Euskal Selekzioarekin

Asier Imaz 2014ko abenduaren 24a

Hilaren 28an, igandez, San Mamesen Euskal Selekzioak Kataluniakoaren aurka jokatuko du. Futbol partida horretarako 22 jokalariren deialdia, atzo egin zuten Jose Mari Amorrortuk eta Mikel Etxarri hautatzaileek, eta bertan, Mikel Arruabarrena tolosarra sartu zuten. 

Eibarko jokalariak euskal koloreak defendatzen dituen lehen aldia izango da. Zerrenda Athleticeko hamar jokalarik, Eibarreko bostek, Osasunako batek eta Realeko seik osatzen dute. Mikel Arruabarrena ez da aurpegi berri bakarra izango, izan ere, hautatzaileek guztira zazpi futbolari berri sartu dituzte zerrendan.


Partidara joateko asmoa dutenek sarrerak eskualdean erosteko aukera daukate. Tolosako Denak Tabernan salgai jarri dituzte, 20 euroren truke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!