Gero eta sarekide gehiago

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko abenduaren 20a

Gabonetako azoka berezia Sare egitasmoarentzat atxikimenduak biltzeko baliatu dute.

Datorren abenduaren 24an izango da Sare ekimenaren Tolosaldeko lehen mobilizazioa eta, hari begira, sarekideak biltzeko kanpaina martxan jarri dute gaur, azoka bereziak.

Besteak beste, dispertsioa eta giza eskubideak defendatzeko mugimendu "anitza eta kolore askotakoa" da Sare, eta urtarrilaren 10ean izango da egitasmoaren mobilizazio nazionala, Bilbon. Horrela, hara joateko autobusak ere antolatu dituzte, eta izena emateko aukera dago, jada, Tolosako Denak, Raku, Orbela, Ikatza, 66 eta Amets tabernetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!