Kamioi batek guraizearena egin du N-1ean, Tolosa parean

Tolosaldeko Ataria 2014ko abenduaren 20a

Bi noranzkotan ilarak sortu ditu ezbeharrak, eta Donostiara doan bidea ireki dute jada, farola erretiratu ondoren.

Gasteizera doan bidean izan da istripua eta, guraizearena egin ondoren, farola alboko errailera bota du kamioiak. Horrela, bi errailak geldirik egon dira denbora batez.

Farola erretiratu dutenez, Donostiara noranzkoan normaltasunez doaz ibilgailuak, eta garabia ere iritsi da kamioia mugitzera. Orain, Tolosako herrigunetik bideratzen ari dira Gasteizera noranzkoan doan trafikoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!