Imanol Rojok jaso du 2014ko kirolari tolosar onenaren izendapena

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko abe. 17a, 13:38

Kirol merituaren saria irabazi du eskiatzaileak eta, txapela janzteaz gain, plaka bat jarriko diote Usabal Kiroldegiko atarian. Halaber, TAKE saskibaloi taldeari aipamen berezia eskaini zioten, EBA mailara igo izanagatik.

2014KO SARIAK

Kirolari eskainitako laguntzagatik: Peña Olano Elkartea, 26 urtez mendi bizikletako ibilaldia antolatzeagatik.

Berdintasunaren saria: Maddi eta Ane Izagirre, areto futbolean lehen mailara igotzeagatik.

Kirol portaera eredugarriari: Eskola Kiroleko Koordinatzaileak, Ainhoa Artolazabal, Yon Gonzalez, Ivan Gallego eta Luis Javier Lorz 'Pitu', kirolaren baloreak zabaltzeagatik.

Aipamen berezia, beren kirolean goi maila lortzeagatik: Mikel Arruabarrena eta Irene San Sebastian.

2014KO KIROLARI EDO KIROL TALDE AIPAGARRIAK

Txirrindularitza: Maddi Amondarain, Euskadiko txapeldun pistan eta Espainiako pista proba ezberdinetan podiumean amaitzeagatik.

Urpeko igeriketa: Irati Lakunza, Aras Karakus eta Intza Egizabal, Espainiako txapelketetan lehen eta bigarren postuetan amaitzeagatik beren mailan

Igeriketa: Marta Alonso eta Kepa Oiartzun, Espainiako absolutuen txapelketan finalista eta infantil mailako Espainiako txapelketako finalista izateagatik.

Arrauna: Nerea Perez, Kontxako bandera irabazteagatik.

Bike Trial: Irene Caminos, Kadete absolutuen Euskadiko txapeldun, Espainiako txapeldunorde eta Munduko kopan zortzigarren.

Judoa: Aitor Alberdi eta Unai Saralegi, Espainiako absolutuen txapelketako bikote katetan 2. eta Europako txapelketan seigarren.

Triatloia: Maider Gaztañaga, Egoitz Zalakain eta Aimar Agirresarobe, hainbat txapelketa irabazteagatik.

Saskibaloia: Gaizka Maiza, Euskadiko Selekziorako hautatua izateagatik.

Saskibaloia: TAKE-ko Senior taldea: Julen Aranzabal, Goar Artetxe, Beñat eta Jon Azaldegi, Karin Birawi, Miguel Cruz, Jon Izagirre, Mikel Lakunza, Kaiet Bidaurre, Ibai Gil, Iñaki Amondarain, Iñigo Moreno eta Gaizka Maiza. EBA mailara igotzeagatik. (Aipagarrienaren saria eskuratu zuten).

Gimnasia erritmikoa: Olaia Etxeberria, Euskadiko txapeldunorde.

Atletismoa: Paula de Juan eta Maria Lasa, Espainiako txapelketan hirugarren eta laugarren.

Wu-shu: Xabier Arenal, Sanda kategoria absolutuan, Euskadiko eta Espainiako txapelduna.

Fondoko eskia: Mikel Plazas, Skating-en Espainiako txapelduna, eta klasikoan txapeldunordea.

DIPLOMAK

Gimnasia erritmikoa: Saroi Eskisabel, Joane Zugasti, Garazi Garmendia, Mireia Aldasoro eta Leire Nazabal.

Atletismoa: Gorka Lasa, Iñigo de Juan, Joan Ander Aurkia, Izaro Perurena, Maria Alvarez, Imanol Mendizabal, Ibai Goñi, Maddi Lillo, Amaia Elizegi.

Igeriketa: David Rodriguez, Iñaki Carrera, Jon Ander Perez, Imanol Eceiza, Zuriñe del Pozo, Xabier Beitia, Julen Urretabizkaia, Ane Gonzalez, Maialen Mujika, Iker Badallo, Iosu Molinero, Jon Urdangarin, Nerea Rodriguez, Alex Perez, Pablo Uranga, Beñat Urruzola eta Maria Martin.

Judoa: Aritz Aramendi, Iurre Iraola, Ruben Lekuona, Iñaki Lakunza eta Intza Egizabal.

Triatloia: Aitor Regillaga, Maddalen Muñoz eta Itsaso Leunda.

Txirrindularitza: Oriakoko infantil mutilen taldea, Julen Dorronsoro, Iñaki Murua, Iñaki Diaz, Ander Tejedor eta Ander Usandizaga.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!