Lau pertsona atxilotu dituzte enpresa batean lapurtzen saiatzeagatik

Ataria 2014ko abenduaren 14a

Ertzaintzak ostiral goizean 22 eta 38 urte bitarteko lau gizonezko atxilotu zituen ustez Tolosako enpresa batean lapurtzen saiatzeagatik.

11:00k inguruan ertzain batzuek egun inolako jardunik ez duen enpresa baten barruan mugimenduak sumatu zituzten, eta bertara sartzea erabaki zuten. Bertan tresnak zituzten hainbat motxila eta desmuntatutako makina zatiak aurkitu zituzten. Teilatura iristean, lau pertsona aurkitu zituzten ezkutatu nahian. Leku horretan zer egiten zuten galdetuta, ez zutenez zentzuzko erantzunik ematen, eta egin beharreko egiaztatzeak egin ondoren, atxilotu egin zituzten. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!