Urteko sasoi honetan egin ohi duten moduan, Hirukide ikastetxean Elkartasun Kanpainan sarturik daude. Ikastetxean elikagaiak nahiz garbiketa produktuak jasotzeaz gain, gaurkoan Tolosako lau supermerkatutan egon dira ikasleak bilketa egiten. Oso pozik azaldu dira herritarren erantzunari esker jaki nahiz material ugari jaso ahal izan dutelako. Kanpainan jasotako guztia Abegi eta Caritasera bideratuko dute.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?