Giza eskubideen urraketa oro bukatzeko eskatu du Tolosako Bizikidetza Foroak

Mikel Iraola 2014ko abenduaren 10a

Giza Eskubideen Nazioarteko eguna da gaurkoa, eta Tolosako Bizikidetza Foroko kideek eskubide horiek errespetatzeko aldarria egin dute Zerkausian egindako ekitaldian. 

Horretarako, iraganak utzitako, eta konpontzeke dauden arazoei aurre egin behar zaiela adierazi dute foroko kideek, eta horren giltza, gizarteak duela nabarmendu dute: "Bakea eraikitzea lan zaila da, eta gizarteak parte hartu behar du, zauriak estali eta berriro ere horrelakorik gertatu ez dadin".

Helburu hori lortzeko tresnarik garrantzitsuena erabiltzeko deia egin dute: "elkarrizketa", hori baita "modu ez-garaskatsuan harremanak berreraikitzeko eta desberdinen arteko elkarreragina bideratzeko bitartekorik egokiena. Besteei entzun eta jarrerak aldatu beharra ditugu". 

Giza Eskubideen adierazpenaren 30 puntuak irakurri ostean, biktima guztiei babesa eta errekonozimendua adierazi diete: "Biktima guztiak injustuak dira. Memoria berreskuratu eta sufrimendua aitortzea ezinbestekoa da, eta horregatik, sufrimentu dutenak erreparatzeko gure nahia helarazi nahi dugu". 

Amaitzeko, gisa eskubide guztien urraketak, gaur egun oraindik pairatzen direnak ere bai, "bukatu daitezela" eskatu dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!