Karroza eta konpartsen izen ematea zabalik da jada

Ataria 2014ko abenduaren 9a

Jada zehaztu dituzte parte hartzeko oinarriak; www.tolosa.eus web orrian edo kultur etxera joanda eman daiteke izena

Otsailak 12, Ostegun Gizen, geroz eta gertuago dago eta udalak jada ireki du karrozetako eta konpartsetako izen ematea. Abenduaren 1ean bildu ziren karroza eta konpartsetako kideak eta bertan lehiaketan parte hartzeko oinarriak onartu zituzten. Horrenbestez, behin oinarriak onartuta, gaur 10:00etan, zabaldu dute izena emateko epea.

Horretarako, aurten ere bi bide jarri dituzte herritarren eskura. Batetik, online www.tolosa.eus webgunearen bidez egin ahal izango da eta bestetik, kultur etxeko sarrerako bulegora joanda. Horretarako ordutegia honako hau izango da: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!