Arrakasta handiz hasi da Txuleta festa

Mikel Iraola 2014ko abenduaren 6a

200 lagun baino gehiago bildu dira eguerdian Zerkausian Txuleta Festako lehen bazkarian. Txartel guztiak saldu dituzte gaur eta biharko bazkarirako.

Momentuan ebakitako urdaiazpikoa, TAKE saskibaloi taldeko gazteek lagunduta prestatutako zainzuri eta kukuluak, Tolosako erretegietako parrilleroek prestatutako txuleta ederrak... aipatzearekin soilik gosea jartzen zaio bati.

Bada, Zerkausia jatetxe erraldoi bihurtu da ehunka laguni menu horrekin txunditzeko. Aurtengoa ere "arrakastatsua" izan dela nabarmendu dute Tolosaldea Tourreko kideek. Ez da gutxiagorako, gaurko eta biharko afarirako soilik geratzen baitira txartel gutxi batzuk.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!