Tolosarrek aukeratu dute zein proiektutan inbertitu 200.000 euroak

Ataria 2014ko abe. 5a, 12:40

Aurrekontu partehartzaileen prozesua asteartean amaitu zen, aurkeztutako 22 proposamenetatik, teknikoki eta ekonomikoki aztertu eta gero, bederatzik egin dute aurrera.

Asteartean eginiko batzarrean, bertaratutakoen adostasunez, honako hauek aukeratu zituzten:

1. Usabalgo Skate gunea txukuntzea: margotzea, farolak, mahaiak eta aulkiak jartzea; eta ixkinak edota jersey-ak jartzea.
2. Alhondegia plazan mahai eta aulki gehiago jartzea.
3. Alde Zaharrean auzokoponposta egiteko aukera jartzea.
4. Brikogunea: brikolaje lanak egiteko, edo gauzak konpontzeko lekurik ez dago etxe txikietan. Gune bat proposatzen da gauzak konpontzera joan ahal izateko.
5. Garbigunea zentrora pasako da, etxola bat jarriko da Musika Eskolaren ondoan.
6. Iurreamendiko baratzeen inguruan mahaiak jartzea.
7. Tolosa- Hernialde bidean bide gorria egin eta espaloia jartzea.
8. ABEGI elkarteari 30.000 euroko diru-laguntza ematea.
9. Aranburu jauregiak egun dituen gabeziak eta egoera kaskarra kontuan hartuta, modu integralean baloratzeko, proiektua idaztea, etorkizuneko ekintzak definitzen joateko. (16.000 euro bideratuko dira).

Tolosa-Hernialde arteko bide gorriaren kasuan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuduntza izan arren, eta 2015ean exekutatuko duen zati batean Tolosako Udalak aktuatu beharko luke, behin behinekoz gelditzen denez Gipuzkoako Foru Aldundiak ez duelako obra egitea aurreikusten.

Beste proiektu batzuk, Emakumeen etxea, Zumardi txikiko sarbideak konpontzea, Solana kaleko etxeak margotzea edota Tolosaren berri ematen duten panel digitalak jartzea adibidez, baztertu egin ziren, kostu altuagatik edota beste partida batzuen baitan kokatzen direlako. Udalak, hala ere, horiek kontutan hartzeko konpromisoa hartu du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!