Iñigo Asensioren 'Euskara Munduan' dokumentalak arrakasta izan du

Ataria 2014ko abenduaren 4a

Errore bat gertatu da bideoa igotzeko orduan. Saiatu berriro edo jarri gurekin harremanetan.

Atzo, Euskararen Nazioarteko Egunean, estreinatu zen tolosarrak egindako dokumentala ETB1en. Gutxi gora behera, %2,1eko sharea izan zuen, eta amaieran, ehunka mezu jaso zituen Asensiok sare sozialetan. Horietako batzuk bildu ditugu. "Oso pozik" dago.

20.000 ikusle inguru izan zituen atzo gauean Euskara Munduan dokumentalak. Eta emisioa amaitu ahala, "telefonoa erotu" zitzaion: "Mezu ugari jaso nituen, eta behatzak ez zidan eman guztiei eskerrak emanez erantzuteko. Hunkitu ere egin nintzen" dio.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!