Aterpeko titirijaia

Maier Ugartemendia 2014ko azaroaren 29a

Bihar emango diote amaiera 32. Titirijai Nazioarteko Txotxongilo jaialdiari; Tumba Lumba emanaldia izango da bihar, azaroak 30, 18:30ean Topic-en

Aurtengo jaialdiaren berrikuntzetako bat txotxongiloen kaleko emanaldian izan dira. Gaur arratsaldean Euskal Herria plazan egitekoa zen, hain zuzen ere, Txotxongiloen gona emanaldia, baina azkenean Topic-ek duen aterpetxoan egin behar izan dute. Ikusle mordoa bildu da emanaldian, eta txokorik txikienetik ere begira egon dira haur zein helduak. La Picara locuela  konpainiaren emanaldia izan da.

Bihar amaituko da aurtengo jaialdia Tumba Lumba emanaldiarekin. 18:30ean Topic-en izango da Bulgariako State PT Burgas konpainia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!