Larunbat goizetan San Esteban auzoan ere geratuko da Hiribusa

Ataria 2014ko azaroaren 28a

Bihartik aurrera San Esteban auzoko biribilgunean egingo du geldialdia autobusak. Merkatarien eskaera bati erantzuna eman die honela Tolosako Udalak.

Larunbat goizetan Tolosako erdigunean jende asko bildu ohi da eta horietako askok San Esteban auzoan kokatzen diren doako aparkalekuetan uzten dute autoa. Hauei bidea errazte aldera, Hiribusak orain arte eskaintzen zuen zerbitzua handitu du udalak eta aparkaleku hauen ondoan ere geldituko da autobusa larunbat honetatik aurrera, astero.

Geldialdi hau gehitu ondoren, Hiribusaren ordutegia zertxobait aldatuko da larunbatetan. Ordutegi berria jarrita dago herriko autobus geltoki guztietan. Honenbestez, larunbat goizetan autoa San Esteban auzoko aparkaleku asfaltatu berrietan utzi eta herriko erdigunera autobusez joan daiteke orain, baita alderantziz ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!