Ibai Iriarte izango da Tolosako EH Bilduren alkategaia

Mikel Iraola 2014ko aza. 27a, 20:29

"Baztertzea ezinezkoa" zuen eskaintza dela aitortu du Iriartek. Era berean, herritarrengandik jaso duen babesa eta orain arte bere alboan izan duen zinegotzi taldearen lana eskertu nahi izan ditu. Inaxio Agirre ere gogoratu du. 

"Gogoz eta jardunaz" hartuko du Iriartek hautagaitza: "Ohorea da niretzat. Daukagun taldeari jarraipena emango diogu, beraien lana izugarria izan baita. Lan asko egin dugu, eta lanean jarraitu nahi dugu" azaldu du Zerkausian egin den aurkezpen ekitaldian, ia 200 herritarren aurrean. Gipuzkoarako EH Bilduk aurkeztu duen ahaldungaia, Xabier Olano altzotarra, ere ekitaldian izan da.

Jarraipena izanez gero, proiektuen garapenean "abiadura azkartzeko unea" iritsi dela esan du: "Udalaren martxa ezagutu dugu, eta hasitako bidea sendotzeko urratsak eman nahi ditugu". Zentzu horretan, osasun publikoarekin, politika sozialekin eta herritarren parte-hartzearekin duten konpromisoa berretsi du Iriartek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!