Hika praktikatzeko taldea osatuko da Tolosan

Ataria 2014ko azaroaren 26a

Hitanoaren erabilera sustatu nahian, Urtarrila eta ekaina artean, hika praktikatzeko aukera izango da Galtzaundi euskara taldeak sustatuta. Astean ordubetez bilduko da taldea.

Bidaiariaren txokoan egingo dituzte hitzorduak, eta Josu Iztueta bidaiariak, Ebaristo Elduaien euskaltzaleak, Balentin Dorronsoro txirrindulari ohiak eta Mattin Amondarain euskaltzaleak dinamizatuko dituzte.

Ikastaroa doakoa izango da, eta izena emateko hiru bide daude:

- 943 655 004 telefonora deituta

- galtzaundi@galtzaundi.com helbidera idatzita

- Nafarroa etorbidea 6an daukagun bulegora joanda

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!