Inauteriei begira, karroza eta konpartsetako kideekin bilera

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko azaroaren 25a

Astelehenean, 19:00etan bilduko dira Abastos eraikinean.

Karroza eta konpartsetako kideekin bilera antolatu du, Tolosako Udalak, 2015eko inauteriei begira.

Besteak beste, honako gaiak izango dituzte hizpide:karroza eta plataformen trasladoa; Ferialekuaren eta Deltako pabiloiaren erabilera; emanaldi eguneko ordena eta ibilibidea, eta lehiaketaren oinarriak.

Horrela, beraz, dei egiten diete egitasmoan parte hartzen dutenei nahiz parte hartu nahi dutenei, bileran parte hartzera, astelehenean, 19:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!