Behi txapeldunaren txapela, Cascantera

Ataria 2014ko azaroaren 22a

Seigarrenez hartu du Tolosak Euskal Herriko Frisoi Lehiaketa, eta Behi Txapeldunen txapelduna Cascanteko Planillo ganaduzaleko behia izan da. Zortzi ganaduzale aritu dira lehian, sei atal edo kategoriatan banatuta

Errape hoberenaren saria ere behi berak jaso du gaurkoan. 12 hilabetetik beherako txahaletan ere Cascanteko ganaduzalearentzat izan da saria. 12-18 hilabete arteko txahalen kasuan berriz, saria Gatikako ganadutegira joan da. 18-24 hilabete arteko bigen artean, lehen saria Igeldoko Ondazarte Gain baserriak eskuratu du.

Esnea ematen duten 36 hilabetetik beherako, 3-4 urte arteko eta 4 urtetik gorako behietan onenak ere Cascanteko ganadutegitik etorritako behiak izan dira.

Hauek izan dira parte hartu duten ganadutegiak: Igeldoko (Gipuzkoa) Ondazarte Gain, Muskizeko (Bizkaia) Miguel Gomez, Arrankudiagako (Bizkaia) Alfonso Olabarrieta, Karrantzako (Bizkaia) Jon Gutierrez, Basauriko (Bizkaia) Karmele Ibarretxe, Gatikako (Bizkaia) Miren Ardeo, Cascanteko (Nafarroa) Planillo eta Mutrikuko (Gipuzkoa) Zaldumendi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!