Kolore gutietako barazki eta frutak izan dituzte pertsonaia ezberdinak egiteko. Tolomendi Landa Garapen elkartearen laguntzarekin antolatua izan da, eta Arrate Iturbe teknikaria "gustura" agertu da tailerrak izan duen harrerarekin. Haur askok parte hartu dute bigarren urtez antolatu den tailerrean.
Hilaren 30a bitartean, era guztietako txotxongiloez gozatzeko aukera izango da.