Musika kalera, Santa Zezilia egunean

Ataria 2014ko azaroaren 22a

Musikarien omenezko eguna izaki, askotariko musika izan da Tolosako nahiz eskualdeko hainbat herritako kaleetan entzungai. Tolosaren kasuan, Musika Eskolako akordeoilariak aritu dira eguerdian giroa alaitzen, eta ondoren, Musika Bandakoek hartu dute lekukoa.

Iluntzean, berriz, emanaldi berezia eskaini dute Leidor aretoan, Txistulari Banda, Giroarte dultzaina taldea, Isidro Larrañaga akordeoi orkestra, Musika Eskolako Dultzaina taldeak eta Musika Bandak. Artekalearen lehenengo urteurrenean ere, esaterako, musikari leku berezia egin diote musikarien omenez.

Atzokoan ere, Loatzo musika eskolako ikasleek hainbat herritan alaitu zituzten kaleak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!