Martin Txiki gaztak beste bi sari lortu ditu mundu mailako txapelketan

Ataria 2014ko azaroaren 21a

Zilarrezko bi sari eskuratu ditu Pedro Zuzuarregiren gaztak World Cheese Awards lehiaketa entzutetsuan

Lortutako sariak ardi esnearekin egindako gazta gogorra eta jatorrizko izendapena dutenen gazta ataletan lortu ditu Zuzuarregik. Ez da lehenengo aldia lehiaketa horretan sariak eskuratzen dituela Martin Txiki gaztak. 2008tik ari da urtero jasotzen eta aurtengoekin 14 dira dagoeneko lortutakoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!