Aulkitik: Maddi Lakunza

Erabiltzailearen aurpegia Maddi Lakunza 2014ko azaroaren 19a

Bi asteko atsedenaldia izan ostean begiz jota genuen aurkariaren aurka jokatu genuen. Iaz estu eta larri ibili ginen eta ez genuen garaipenik lortu, lesioren bat edo beste baizik.

Aste korapilatsu samarra izan zen arren, iazko arantza ateratzeko gogo eta indar guztiak kantxaratu genituen garaipena lortuz. Pixkanaka aurkariei aurre egiteko gai garela erakusten ari gara, baina badugu gehiago erakusteko. Bat eginda jarduteak indarra emango digu datozen partiduetarako, irabazi edo galdu gure helburua egindako lanak bere fruitua ematea baita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!