Astebetean bi lapurreta izan dira Orixe institutuan

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko azaroaren 17a

Altzariak hondatzearekin batera, ordenagailuak lapurtu dituzte, ikastetxeko arduradunek azaldu dutenez.

Tolosako Orixe institutuan bi lapurreta izan dira bost egunean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, pasa den azaroaren 13an jarri zuten lehen salaketa, ikastetexeko bigarren solairuan lapureta izan zela azalduz.

Gaur goizean ikastetxera sartu eta eraikinera indarrez sartu izanaren zantzuak nabaritu dituzte berriro, ateak eta leihoak puskatuta baitzeuden. Gaurko gertakariaren salaketa orain jartzeko asmoa dute ikastetxeko arduradunek, eta, idazkaritzako langileek azaldu dutenez, ordenagailuak lapurtu dituzte: "Irakasleenak bai, baina, batez ere, ikasleen ordenagailuak eraman dituzte bi lapurretetan".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!