Bestalde, aurtengo jaialdiak bi berrikuntza izango ditu. Batetik, Tolosa&Co merkatarien elkartearen eskutik, kalean izango dira hainbat ikuskizun, eta bestetik, Eszena Irekia izeneko atala estreinatuko dute. Azken honetan konpainia gazteei egin nahi izan zaie lekua. Lau taldek parte hartuko dute, eta horietako bat euskalduna izango da, Bilboko Aura taldea, hain justu.
Gainerakoan, kartela bera ere azpimarratu dute, beste urteekin alderatuz berria baita, eta gainera, jolas egiteko aukera ematen baitu. Bertan azaltzen den moduan moztu, eta norberak txotxongilo saioa egiteko aukera eskiantzen du. Aipatzekoa baita ere, zeinu hizkuntza eskainiko dituztela emanaldi batzuk.
Bestalde, Topic zentroak bost urte betetzen ditu aurten, eta Tolosako Ekinbide Etxeko kideek eginiko lana eta izan duen harrera ona azpimarratu dute, "sasoi onak eta ez hain onak" izan diren arren. Bosgarren urteurrena azaroaren 28an izango da, eta egun horretarako haurrek prestatu duten ikuskizun berezia izango da ikusgai, eta baita, bost urte hauek irudikatzen dute dokumenatala ere.
Titirijai jaialdia tailerrek eta tertuliak osatuko dute. Tailerrei dagokienez, iazko harrera ona ikusita, ingelesez txotxongiloak egiten ariko dira, eta azokako produktuekin txotxongiloak egingo dituzte. Tertuliei dagokienez, berriz, arratsaldero elkartuko dira Topic-en bertan, txotxongiloen inguruan solalsalditxoa egiteko txotxongilo adituak nahiz txotxongiloen mundua maite dutenak.
