Non gorde bizikletak alde zaharrean?

Ataria 2014ko azaroaren 14a

Tolosako Udalak bizikletak gordetzeko proposamen bat landu du bizilagunek horrela eskatuta, eta datorren astelehenean helaraziko die.

Alde Zaharreko etxe batzuen espazio mugatua ikusita, eta askok arazoak dituztela ondorioztatuta, Udala bertako bizilagunekin bildu zen bizikletak, karroak eta abaruzteko toki bat egokitzeko asmoa azaldu.

Lehen bileran bizilagunen beharrak identifikatu ziren: erabilpen beharra, kokapen posibleak edota eskari kopurua. Bizilagunen interes handia ikusita, Udalak dagoeneko lan du proposamen bat eta datorren astelehenean aurkeztuko die Alde Zaharreko bizilagunei.

Batzarra azaroaren 17an, Kultur Etxeko areto nagusian, 19:00etan egingo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!