Tolosa CF pilota eskolak ikasturtea hasi du, 75 haur eta gaztetxorekin

Ataria 2014ko azaroaren 12a

Mikel Olaetxea, Nagore Arozena eta Iraitz Olaetxea ariko dira entrenatzaile gisara. Larunbatean, gomazko paleta jaialdia antolatu dute Beotibarren, 10:00etan.

42 gaztetxo, hiru alebin, hemeretzi infantil, hamar kadete, eta jubenil bat daude egun Tolosa CF pilota eskolan, ikasturte hasiera honetan. Hala eta guztiz ere, izena emateko aukera urte guztian egongo da, asteartetik ostiralera Beotibarrera joanda.

Jaialdia, larunbatean

Azaroaren 15ean pilota jaialdia antolatu dute 10:00etan. Paleta gomako partida egongo da, munduko txapelketan parte hartu duten bi bikoteren eskutik. Bertan izango dira Maider Mendizabal, Nagore Arozena eta Ainhoa Garmendia, eskualdeko ordezkariak.

Erakustaldiak jarraipena izatea nahi dute Tolosa CF-eko arduradunek, eta horretarako hilabeteko proba ikastaroa antolatu dute neskentzat. Dohain izango da proba egitea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!