2014/11/15 07:30

Tolosako Babarrunaren Astea

Tolosako Babarrunaren Astea
Tolosa

TOLOSAKO BABARRUNAREN LEHIAKETA

07:30. Tolosako babarruna sutan jarriko dira Tolosako Babarrunaren ekoizleen lehiaketarako, Trianguloa plazan. Sukaldariak: Roberto Ruiz (Fronton Jatetxea), Peio Doyharzabal (Astelena Jatetxea), Felix Belaunzaran (Iriarte Jatetxea) eta Txemari Esteban (Botarri Jatetxea).

11:30. Epaimahaikideak Tolosako babarruna probatzen hasiko dira. Epaimahaikideak: Aizpea Oihaneder (Xarma Jatetxea), Pili Manterola (Iribar Jatetxea), Mertxe Ceberio (Tolosako Babarrunaren Kofradiako kidea), Gabriella Ranielli (Tenedor Tours) eta Jose Ramon Perez Fernandez (www.viajablog.com).

13:00. Sari banaketa.

Ondoren. Lakariaren zozketa. Herritarrek erakusketan dauden babarrunen artetik ekoizlerik hoberena bozkatzeko aukera izango dute. ADEMGI elkartearen informazio mahaian egin beharko da, euro bat ordainduta.  

BESTELAKOAK

09:00-14:00. Azoka Berezia Euskal Herriko produktuekin, Trianguloa plazan.

10:30-13:30. Umeentzako tailerrak, kultur etxean.

12:00. Tolosako Babarrunaren Kofradiak babarrunak emango ditu dastatzera.

Beste lurraldeetako eran prestatutako babarrunak ere dastatzeko aukera.

 KIROLAK

16:30. Jose Ignacio Elolaren omenezko I. Txapelketako final laurdeneko zesta punta partiduak, Beotibar pilotalekuan.

19:00. Harri-jasotze erakustaldia, Beotibar pilotalekuan. Idoia Etxeberria, Aimar Irigoien, Joseba Ostolaza eta Jose Ramon Iruretagoiena, Izeta II

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!