2014/11/14 09:00 - 11:00

Jardunaldia: Ekialde Hurbileko merkatuek Tolosaldeko enpresentzat dituzten aukerak

Lehiberri Zentroa, Tolosa

Doako jardunaldia izen-ematearekin. 

09:00-09:10. Lehiberri Zentroan harrera eta jardunaldiaren aurkezpen laburra. Unai Andueza, Tolosaldea Garatzeneko Enpresen Sustapen eta Lehiakortasun saileko arduraduna. 

09:10-09:30. Tolosaldeko enpresentzat Ekialde Hurbilean dauden aukera eta erronken aurkezpena. Aitor Martinez, Gipuzkoako Bazkuneko Enpresen Garapen eta Internazionalizazio Saileko kidea eta Ekialde Hurbileko merkatuetan aditua. 

09:30-10:30. Ekialde Hurbilean lanean dabiltzan Tolosaldeko 2 enpresen esperientziak.

10:30-11:00. Galde-eskeak eta jardunaldiaren amaiera. 

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!