Zeinu hizkuntzako zinemak hartu du Leidor

Ataria 2014ko azaroaren 8a

Zeinu hizkuntzan egindako V. zinemaren nazioarteko jaialdia ari da ospatzen Tolosako Leidor aretoan. Bosgarren urtez jarraian antolatu du Gainditzen elkarteak, Tolosaldeok eta Goierriko pertsona gorren elkarteak, honako zine jaialdia. 

Astean zehar Gainditzenek hainbat ekimen aurrera eraman baditu ere, film laburren saioari gaurkoan ekin diete. Goizeko saioan Tiovivo, La pesadilla de Javier, Caracola, Tenemos un plan, Despertar, Con la noche en las manos, September 11th eta Afilamor delako pelikulak sartu dira lehian. 

Arratsaldean berriz, The kiss, Tienes un mensaje, Champion of the world, Un dia cualquiera eta Una vida sin palabras film laburren txanda izango da. 

Aurtengo jaialdiak elkartasun izaera du, Stop Sanfilippo fundazioarentzat bideratuko baitute zati bat; hau da, sarreren %25a elkarte honen alde emango dute Gainditzenekoek. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!