Triangulotik Gasteizko hilketa salatu dute

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko azaroaren 6a

Tolosaldeko Emakumeen Mundu Martxak elkarretaratzea antolatu du, protokoloari jarraituz.

Pasa den astelehenean Gasteizen hilik agertu zen emakume bat, eta Tolosaldeko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria sexistarekin lotu du kasua. Horrela, eta, Euskal Herriko hainbat lekutan bezalaxe, Tolosako Trianguloa plazatik salatu dute gertakaria.

Emakumea bere bikotekideak erail zuela berretsiz gero, 2014an Euskal Herrian indarkeriak sexistak eraildako hirugarren emakumea litzateke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!