Bedaioko azoka berezi "arrakastatsua"

Iñigo Terradillos 2014ko azaroaren 4a

Bedaion  jende ugari elkartu zen igandean, frontoian jarritako postuen inguruan. «Oso ondo egon zen, oso gustura azokarekin; ekitaldi arrakastatsua izan zela esan daiteke», azaldu du Jon Balerdi Artubi elkarteko kideak.

Aurten erakusketa moduko bat prestatu dute, eta berezitasuna ezkontza soinekoak izan dira. «Orain 60 urte hasi eta gaur egunera arteko soinekoak biltzen ikaragarrizko lana egin dute, eta ikusmin handia sortu dute. Etxez etxe ibili dira eske, eta jendeak oso gustura eskaini ditu soinekoak». Ezkontzen argazki zaharrak ere izan ziren.
Bertako produktuak ere salgai izan ziren Bedaioko azokan, eta produktuen eskaintza ugaria izan da, aurtengo udazkena nola izaten ari den ikusita. Talo tailerra egin zuten haurrentzat, jan bakarrik ez, egiten ere ikasteko. Azoka bukatuta «babarrun bazkari ederra» egin zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!