Txakurren kakak biltzeko edukiontzien kokalekuak, erabakita

Ataria 2014ko azaroaren 3a

Azaroaren 17tik aurrera 15 edukiontzi jarriko ditu udalak

Pasa den hilabetean jarri zuen partaidetza prozesu baten bidez 118 herritarren iritzia jaso eta gero, 15 edukiontzi jarriko dituzte bi aste barru. Ontziak kokatzeko hainbat toki propostu zituen udalak, eta hauexek dira txakurren jabeek aukeratutako lekuak:

1. Trianguloa plaza
2. Zezen plaza
3. Zabalarreta parkea
4. Zumardiaundia
5. Usabal kiroldegia
6. Norbegiarren parkea
7. Araba Etorbidea-SAM eko zubia
8. Lizardi plaza
9. Emeterio Arrese
10. Foruen etorbidea
11. Alondiga plaza
12. Berazubi auzoa - MJ Iraola pasealekua
13. Arramele auzoa (plaza)
14. Belate auzoa
15. Iurreamendi kalea

Bien bitartean, udalak kezka adierazi du "herriko berdegune, kale eta parkeak askotan txakur kakez zikinduta agertzen direlako, eta hainbat saiakeren ostean, arazoa konpontzen ez delako". Prozesu hau eta gero, herria "txukunago" egoteko esperantza du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!